Laguntzak 2020ko urtarrilaren 1etik gutxienez erroldatuta dauden herritarrek eta antzinatasun berean eskolatuta eta erroldatutako seme-alabak dituztenek eskatu ahal izango dituzte, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik (hiru urte) DBH mailara arte, biak barne.
Egungo egoera dela eta, eskatutako dokumentazioa, ahal dela, online aurkeztu beharko da Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez, deialdia ofizialki argitaratu ondoren.