Errege Magoek umeentzako harrerak egingo dituzte Getxon, hiru egunean

Erredakzioa 2020ko abe. 8a, 13:09
© GETXOKO UDALA

Urtarrilaren 5ean ezin izango da ohiko Erregeen Desfilea egin; hala ere, Ekialdeko monarkek ez dute huts egingo Getxon haurrakaz duten hitzordura. Horrela, urtarrilaren 3, 4 eta 5ean harrera egingo diete txikiei goizez zein arratsaldez. Horietara joateko, eta osasun-araudia betetze aldera, aurretiko hitzordua eskatu beharko da abenduaren 7tik 23ra bitartean.

Eskabideak aurrez aurre egin ahal izango dira astelehenetik barikura Romo Kultur Etxean, 09:00-14:30 eta 16:00-18:00 ordutegian , eta Muxikebarriko Informazio Bulegoan, 8:30etik 14:30era. Halaber, online ere egin daiteke eskabidea, honako web lotura honen bitartez: www.getxo.eus/erregemagoak.

Erregeek bost minutuko txandetan hartuko dituzte umeak, honako leku hauetan: Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan (urtarrilaren 3an), Romo Kultur Etxean (urtarrilaren 4an) eta Muxikebarrin (urtarrilaren 5ean), 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Txanda bakoitzean lau pertsona egon daitezke gehienez eta, horietara joateko, derrigorrezkoa da sarreran hitzorduaren frogagiria erakustea, paperean edo mugikorrean.

Indarrean dagoen osasun-araudia betetze aldera, Kultur Etxeak gogorarazi gura du maskararen erabilera derrigorrezkoa izango dela denbora guztian, eta baita segurtasun-tartea mantentzea ere. Gainera, sartzean tenperatura hartu eta eskuko gela erabili beharko du publikoak. Azkenik, txandaren ordua hasi baino 15 minutu lehenago bertaratzea gomendatzen da, jende-pilaketak ekiditeko eta sartzea era egokian antolatzeko.

 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun