Juan José Ocón donostiarrak zuzenduko du Orkestra oraingoan, eta Martínez Barañano tenorragaz batera, Waldemar Machmar concertinoak parte hartuko du saioan. Bere txikian kantaz gainera, Fernando Velázquez berak eginiko hiru Gabon-kanta ezagunen moldaketak estreinatuko ditu Euskadiko Orkestrak: Birjina maite (anonimoa), Noche de paz (Franz Xaver Gruber) eta O Holy Night (Adolph-Charles Adams).
Kontzerturako programak Johan eta Josef Strauss anaien lan ospetsuenetariko batzuk ere hartuko ditu, esaterako An der schönen blauen Donau, Tritsch-Trasch polka, Unter Donner und Blitz eta Persischer Marsch. Halaber, P. I. Tchaikovskyren harizko instrumentuen orkestrarako Do maiorreko Serenata (op. 48) ere interpretatuko dute.
Euskadiko Orkestra
Erkidego mailako lehen orkestra sinfonikoa espainiar Estatuan, 1982. urtean sortu zen. Enrique Jordá izan zen talde sortu berriaren lehen aholkulari artistikoa eta zuzendaria. Bere atzetik, Euskadiko orkestraren kalitatea eta proiekzioa handitzeko ardura zuzendari ezberdinen ardura izan da. Egun, Robert Treviño da bere zuzendari titularra. Egun, jarduera bizia du Euskadiko Orkestrak eta 100 kontzertu baino gehiago eskaintzen ditu denboraldiko, ziklo ezberdinetan banatuta eta, halaber, estatuko zein nazioarteko musika-erakundeekin lankidetzan.