Lanen eraginez, gainera, abenduaren 16tik edo 17tik aurrera (eguraldiaren arabera), Satistegi kaleko 3 eta 5 zenbakietako higiezinei eragiten dien eremuan hasiko dira mikropiloteak jartzeko lanak, bereziki 5eko sarbidearen eta garajearen 5. atarian. Horren ondorioz, etxeetarako sarbidea 3 zenbakiko eremutik egin beharko da, behin-behinean.
Hala, abenduaren 23ra bitartean, garaje eta atari horietarako sarbidea itxiko da egunero, 08:00etatik 18:00etara. Egun horietan, eta aipatutako ordutegiaren barruan, obra-eremura ematen duten leiho eta balkoietako pertsianak jaitsita egon beharko dira egunero, arduradunen arabera. Beraz, aholku hori bete dezatela eskatu dio Udalak etxe horietako bizilagunei.
Lanen epeei eta gauzatzeari dagokienez, aldaketarik izanez gero (lurzoruaren edo ukitutako zerbitzuen ezaugarriengatik), dagokion unean jakinaraziko da.