LAB sindikatuak salatu duenez, gero eta gehiago jartzen ari dira gizarte-zerbitzuak, "bai eta zainketen funtzioaren aintzatespen soziala ere, benetan funtsezkoa den zerbitzu gisa".
Zaintza-funtzioaren funtsezko izaerak eta gizarte-eskaera hori bideratu behar duten erakundeek gaur egungo eredua defendatzen jarraitzen dutela deitoratu dute sindikatukoek: "Langile gutxiegi, lan-karga handiegia sortzen dutenak eta lan-arrisku ergonomiko eta psikosozialekiko esposizio handia dutenak". Horrez gainera, salatu dute egoitza-zentroak arautzen dituen 2019ko abuztuan onartutako Dekretuak ez duela egungo ratioa hobetzen: "Pandemiak eta zentroetan hartu beharreko neurriek are lan-karga handiagoa sortzen dute. Erabiltzaileek ez dute behar duten asistentzia-kalitatea jasotzen. Zerbitzua garestia da".