2020ko saridunak:
Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2020ko saridunak honako hauek dira:
- “Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak”: Jon Astorkiza del Val, kultura-proiektu berritzaileen sortzailea eta zuzendaria. “ElektrART" estudioaren sortzailea.
- “Arte Plastikoak”: Esti Amo, ilustratzailea eta artista grafikoa.
- “Arte Eszenikoak”: Utopian, arte eszenikoen zentro artistiko eta hezitzaile berritzailea.
- “Musika Klasikoa eta Garaikidea”: Irantzu Aguirre Arrizubieta, harpa-interpretea eta -irakaslea.
- “Gaur Egungo Musika: Ana Fernández Villaverde “La bien querida”, abeslaria.
- “Literatura”: Fernando Garcia Pañeda, eleberrigilea eta poeta.
- “Diseinua”: Luis Alberto Uribeetxebarria Goti, urregilea.
- “Arkitektura eta Inguru publikoa”: Adi! Bulegoa, aholkularitza-zerbitzuak hiri-eremuaren, arkitekturaren eta diseinuaren esparruko prozesuak diseinatzeko eta ezartzeko.
- Gastronomia: Itzubaltzeta/Romoko Gure Etxea taberna.
- “Kultura Hezkuntzan eta Balioetan”: Jaime Lafita Bernar “Dalecandela”, irabazi-asmorik gabeko elkartea, zeinaren helburua baita AEAren aurkako borrokan ikertzeko dirua biltzea eta gaixotasunagaz bizi direnei laguntzea.
- “Kultura Zientifikoa eta Berritzailea”: Miren Lauzirika Jauregi, sormen eta berrikuntzako aholkularia “Art for Life!”n eta Emakumeekin elkarteko presidentea.
- “Kultura Ondarea, hautemangarria eta hautemangaitza”: Bego Salazar Romo, Getxon bizi den emakume nafarra, herriko eta Portu Zaharreko argazki zaharrak bildu dituena eskuz egindako 200 albumetan.
- “Aixegaztea” etorkizun oparoko gazteak, Gabriela Castro Lamberty “Madera Ilegal” abeslaria (Puerto Rico), Getxon bizi den musikagilea eta gitarra-jotzailea.
- “Ibilbide Profesional eta Artistikoa”: Mikel Agirregabiria Agirre, "GetxoBlog"en blogger-bultzatzailea eta boluntarioa Gizarte Zibilaren eta Silver Economyren foroetan.