Kultur Etxeko arduradunek azaldu dutenez, hitzordu batzuk aldatu behar izan dira ordu berdinean eskatutako txandak egokitu ahal izateko. Era berean, antzemandako familia-unitateen eskabideak bateratu egin dira, ahalik eta haur gehienei aukera emateko. Hitzordua berregokitu ezin izan den kasuetan, Kultur Etxea telefonoz jarriko da eskatzaileakaz harremanetan beste aukerak proposatzeko.
Hitzordu horiek zehaztu eta gero, Kultur Etxeak datorren asteko astelehenean, abenduak 21, eguerdiko 12:00etatik aurrera eskabideak egiteko epe berria zabalduko du, libre geratu diren hitzorduak esleitzeko. Eskabideak bakarrik egin ahal izango dira online https://citaprevia.getxo.eus webgunearen bitartez. Kultur Etxeak familia unitate bakoitzeko hitzordu bakarra eskatzeko gomendioa egin du, osasun-neurriak hobeto betetzeaz gain, pertsona gehiagori aukera emango zaiolako.