2020/12/23 19:00

Musika

Kontzertua: Andoni Egaña eta Xabier Lizaso

Kontzertua: Andoni Egaña eta Xabier Lizaso
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Andoni Egaña eta Xabier Lizaso: Bederatzikoa

Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen. “Bederatzikoa” bertso neurri bat da. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek… Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa eman eta bertsogintzan hain berezi izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat ere egingo dugu, kutur-molde eta garai askotarikoen interpretazio propioa eginez.

Sarrera: 7€ / Abonamendua: 40€

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun