Ibilbideak Getxoko auzo denetatik igaroko da. Malakatetik 12:00etan abiatu ostean, aurreikusita dago Areeta-Itzubaltzetako Xake plazara ailegatzea 12:25ean, eta Telletxera 13:00etan. Azkorrira 14:00etan helduko da martxa, antolatzaileen asmoak betetzen badira.
Kaskoa derrigorrezkoa izango dela ohartarazi dute, eta eskularruak eroateko gomendatu dute. Kartel honetan ikus daiteke ibilbide osoa:
