Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak 75 euroko txeke bat eta iPhone bana eman dizkie, Getxoko eta Bizkaiko irabazleak izateagatik, hurrenez hurren.
Getxoko bigarren sariaren irabazleak Ane Amezaga, Noa Gonzalez eta Paula Benavidez izan dira eta 25 euroko txekea jaso dute horregatik. Aixerrota Institutuko ikasleek MCDC izenarekin parte hartu dute, eta Bizkaian hirugarren sailkatzea lortu dute.
"Gurot Euskal Galderen Unibertsoa" gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen galdera-jokoa da, eta izen bereko aplikazio baten bitartez jokatzen da. Getxo, Erandio, Leioa, Mungia eta Gernika-Lumoko udalek, eta Uribe Kosta, Uribe Butroe eta Txorierriko mankomunitateetak antolatutako lehiaketa da, udalerriotako 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua.