Azaroaren 13ra arte egongo da epea lehiaketan izena emateko, taldeka. Edonor jolastu daiteke, baina saria jasotzeko Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen erroldatuta egon beharra dago. Taldeek hiru edo lau lagunekoak izan behar dute, eta Uribe Kostako Mankomunitatean irabazten dutenek, saria irabazteaz gain, Bizkaiko finalean parte hartzeko aukera izango dute.