Asunción Loriente Espainiako Arraun Federazioko lehendakariak eman dio domina Areetako Raspas del Embarcadero klubeko kirolariari: "Gure kirolak dituen balio guztien eredua da", adierazi du Lorientek. Viriginia Díazek, berriz, eskerrak eman dizkie bere taldeari eta erakunde publikoei, berak "egunero lan egin ahal izateko" ematen dioten babesagatik.
Urtarrilaren 10ean Espainiako selekzioagaz Bayonelesera joango (Katalunia) da Díaz, hurrengo probetarako prestatzeko.