Musika klasikoa goitik behera aldatu zuen konpositoreengan pentsatzen badugu, lehen-lehenik Beethoven datorkigu burura. Gizartean aldaketa bortitzak ematen ari ziren garai batean, Frantziar Iraultza esaterako, aipatu konpositorea garai berriaren “soinu” bilakatu zen. Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO), konpositore famatuari eskaintzen dio kontzertu monografiko bat, bere jaiotzaren 250. urteurrenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!