Joan den abenduaren 31n bukatu zen Getxoko TAO 2020ko egoiliar-txartelaren balioa. Urte berrirako txartela daborduko titular bakoitzaren etxera bidali da. Hala ere, urtarrilaren 12a baino lehenago bereizgarria jaso esean, Udalagaz jarri beharko dira harremanetan.
Urtarrilaren 12a baino lehenago bereizgarria jaso ezean, edo berau galduz gero, interesduna Zerga-kudeaketa Sailagaz jarri beharko da harremanetan, zergadunak@getxo.eus helbide elektronikora idatziz edo 944660025 telefono-zenbakira deituz, 2021eko Egoiliar-txartela jasotzeko.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun