Algortako Los Chopos parkea egonkortzeko eta urbanizatzeko lanak abiatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2021ko urt. 14a, 13:22
Parkeko horma batzuk botatzen hasi dira daborduko.

Getxoko Udalak gogoratu duenez, Satistegi ingurua eta Los Chopos parkea "ezegonkortasun ugariz betetako historiala" duen eremua da; berbarako, 1985ean eta 2006an luiziak egon ziren. Parkea udagoienara arte itxita egotea aurreikusi dute udal-arduradunek.

Satistegi ondoko Los Chopos parkea eraberritzeari ekin diote beharginek aste honetan. Hainbat altuerako hormez mugatutako plataformak dituen eremu zabala da, eta harmailek eta terrazek lotzen dituzte plataforma horiek. Aurreikusitakoaren arabera, horma horietako batzuk berreraiki beharko dituzte ingurua egonkortzeko eta sendotzeko, ainguraketen bidez. Era berean, jakinarazi dute zoruak eta zoladura berrituko dutela baita ere. Hiri-altzariei dagokienez, iturri bat jarriko da, eta paperontziak, bankuak eta lore-ontziak berrituko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun