Eguenean hasiko dituzte lanak Satistegiko 3. eta 5. zenbakietako eraikinen sarbideetan, horiek urtarrilaren 21a arte iraungo duela aurreikusi dute arduradunek. Egun horretan, obra-eremuko etxeen leiho eta balkoietako pertsianak jaitsita egon beharko direla ohartarazi du Getxoko Udalak.
Lanen ondorioz, aipatutako eraikinen eta garajeen atariak itxita egongo dira 08:00etatik 18:00etara; auzokideak 3. zenbakiko alderditik sartu ahalko dira, behin-behinean. Lanok Satistegi ingurua eta Los Chopos parkea mantentzeko eta urbanizatzeko obren parte dira.
Satistegi kaleko 7 eta 9 zenbakietan eta Calleja kaleko 24tik 40ra arteko zenbaki bikoitietan ere eragina izango dute lanek; ibilgailuen trafikoa moztuta geratuko da urtarrilaren 11tik 22ra, 08:30etik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara, eta oinezkoentzako pasabide bat jarriko da.
Bestalde, lan horiek egiteko, mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako aparkaleku-plaza Satistegi kalera eraman beharko dute, edukiontzien gunearen ondora. Era berean, eguenetik, hilaren 7tik, aurrera, hainbat lan hasiko dira egiten Los Chopos parkeko eremuan, eta, beraz, itxi egingo da erabilera publikorako, 2021eko urrira arte.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun