Satistegi kalea moztuko dute bihar, hormigoia botatzeko lanengatik

Erredakzioa 2021ko urt. 27a, 09:44

Bihar, eguenean, itxita egongo da Algortako Satistegi kalea, 08:00etatik 14:00etara, inguruko hegalean egingo diren hormigoitze-lanen ondorioz. Hormigoia botako duen kamioiak ibilgailuen joan-etorria etengo du, eta mozketak Satistegiko higiezinetako bizilagunei (3, 5, 7 eta 9 zenbakiak) eta Calleja kaleko bizilagunei (24, 26, 28, 30, 32, 34, 36, 38 eta 40 zenbakiak) eragingo die.

Lanok Satistegi eta Los Chopos parkeko euste- eta urbanitzatze-proiektuaren barruan daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun