2020 urtea arraroa izan da oso, arazoak arazo, gorabeheratsua. Kontuak horrela, besteak beste, ALBEk ezin izan zuen iaz gura izan duen bezala bere 40. urteurrena ospatu. Hala ere, geldirik gelditu ez, eta urterako aurreikusitako saio gehienak bideratzea lortu zuen, egoerara egokitzeko moldaketak eginda bada ere.
Urtez urte, askotarikoak dira ALBEk Uribe Kostan antolatu izan dituen, eta espero du antolatzen segitu ahal izango dituen, bertso-saioen zerrenda, hala nola Bertso Maratoia, Bertso Jaialdi Mundiala eta Balkoitik Balkoira. Horiez gainera, beste hainbat ekimen bultzatu dituzte bertso-eskolatik: Balendin Enbeita Bertsopaper Sariketa, ALBE Gala, ALBE Eguna eta Abra Saria, besteak beste.