Irantzu Uriartek eskerrak eman dizkie getxoztarrei dohaintzengatik eta ekimen horretan parte hartzeagatik. "Getxok izaera eta espiritu solidarioa izan du beti", azpimarratu du. "Norai musikaren bidez gazteak gizarteratzeko egiten ari den lana eskertu nahi dugu, eta Musika Eskolaren lanari ere balioa eman nahi diogu, musika-irakaskuntzatik harago, balioetan oinarritutako hezkuntzari".
Etorkizuna Musikatan Norai elkarteak bultzatutako ekimena da. Horren helburu nagusia da orkestra-praktikaren bidez lan egitea kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterketako arriskuko testuinguruetan bizi diren haur eta gazteakaz. Horrela, ahalbidetuko da norbera eta taldea aberastea, sentsibilitate artistikoa garatzea eta balioetan heztea. Gaur egun Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan ari dira lanean.
Krisialdi sanitarioa dela eta, ekimen horretako ikasleek ezin dituzte musika tresnak partekatu, eta, horrexegatik, behar dute handitzea elkarte horrek duen musika-tresnen bankua.