Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapenerako zinegotziak gogorarazi duenez, “Getxok batez ere mikroenpresez osatutako enpresa-sarea du, eta horiei laguntzea da gure lehentasunezko helburuetako bat, lan egiteko, lankidetzan aritzeko, proiektuak eta sinergiak sortzeko guneak bultzatuz; hori guztia arrazoizko prezioan lehen urteetan”.
Getxo Itsas Hub 230 metro koadroko lokal batean dago. Instalazio horiek 18 lanpostu eta erabilera anitzeko aretoak eta bilera-gelak hartuko dituzte. Aretoek, malgutasunez, ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko lanak ere hartu ahal izango dituzte. Okupazioaren prezioa hilean 75 eurokoa izango da lanpostu bakoitzeko + BEZ.
Deialdia
Deialdi horretan parte hartu ahal izango dute Getxoko pertsona fisikoek eta erakundeek, edo udalerrian lan egiten dutenek, baldin eta jarduera garatzeko lan-eremu bat behar badute, betiere ekonomia-sustapenagaz zerikusia badute. Proiektuen eta talde sustatzailearen kalitatea, Getxon eta Bizkaian egoitza izatea, berrikuntza eta proiektuak sektore nautikoarekin lotuta egotea baloratuko dira.
Gehienez 2 lanpostu ezarri beharko dira enpresa-proiektu bakoitzeko, eta lokalen erabilera urtebetekoa izango da, beste urtebete batez luzatzeko aukera izanik.
Eskaerak Administrazio Elektronikoaren Bulegoa-AEBren bidez egingo dira: http://www.getxo.eus , oharpen-eredua “Getxo Itsas Hub 2021 eskaera”.