Lehenengo saioaren gaia Gure udalerrietako zainketen erradiografia izango da, gure inguruko zainketen errealitatea erakusteko eta gure udalerriko bizitzari eusten ari diren emakumeen lanari balioa emateko. Horretan, Isabel Otxoa EHUko irakasle eta Etxeko Langileen Elkarteko (ATH-ELE) kideak, Maria Juncay Emakume migratu feministak-soziosanitarioen ordezkariak eta Elizabeth Gutierrez Mujeres con Voz elkarteko kideak hartuko dute parte.
Hilaren 25ean, Bizitzari eustea eta zainketen ekonomia hitzaldia emango dute Astrid Agenjo Ekonomia doktoreak eta Lourdes Beneria Ithacako Cornelleko Unibertsitateko katedradunak.
Azkenik, martxoaren 26an, Espazio komunitario eta autozainduei buruz eztabaidatuko dute Portugaleteko Bidatzenea Emakumeen Etxeko (duela gutxi inauguratutakoa) eta Basauriko Marieneako ordezkariakaz.
Jardunaldion harira, Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak hurrengoa nabarmendu du: "Zainketen ekonomia, bizitzari eustea eta espazio komunitarioak titulupean, elkartzeko gunea izango diren saioetan bizitzari eusteko zaintzak erdigunean jartzeak duen garrantziaz eztabaidatuko dugu. Denok kalteberak eta elkarren mendekoak garela ez ahazteko, eman behar dugun erantzun publiko eta komunitarioaz ere mintzatuko gara. Horregatik, Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritar guztiak pandemia-garai honetan gure aldarrikapenak erakusteko".