Emakume Langileen Nazioarteko Eguna 2021

Emakumearen Eguna aldarrikatzeko bideoklipa egin dute Aixerrota BHIko ikasleek

Erredakzioa 2021ko mar. 5a, 12:31

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Algortako Aixerrota BHIko Musika arloko ikasleek bideoklipa prestatu dute, "Munduko Bertsolaritza" proiektuaren barruan. Azaldu dutenez, pandemian bete-betean dauden arren, "gure aletxoa jarri nahi izan dugu". Hortxe duzue emaitza!

ETS taldearen Zurekin batera kantuaren bertsioa egin dute oraingoan bideoklipa osatzeko. Azaldu dutenez, letra DBH 4ko ikasleek egin dute, ahotsak proiektuko DBH 4, Batxilergo 1-2 ikasleek jarri diote. Gitarra ikasleek jo dute eta Asier Castillo ikasle ohiak tronboia jo du. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun