Swim Camp Getxoko igerilaria den Mikel Bildosolak beste balentria bat lortu du: 35 urtez gorako Europako errekorra gainditu zuen domekan, hilaren 14an, 100 metro librean. Galdakaon egindako Master Trofeoan, Bildosolak 50,13ko denboran gelditu zuen kronometroa, aurreko marka 2 ehunekotan hobetuz. Horrez gainera, minutu batzuk lehenago, lehiaketa berean, Espainiako Estatuko errekorra gainditu zuen ere –2018ko otsailaren 3an berak ezarritakoa– 200 metro librean 1.53,41eko denbora eginda.
Europako eta Espainiako Estatuko markak hautsi ondoren, Bildosola, bere taldekideakaz batera, apirilaren 8tik 11ra Castellon (Valentzia) izango den Espainiako Master Txapelketa prestatzen ari da.