Mikel Bildosolak markak hautsi ditu berriro ere

Iker Rincon Moreno 2021ko api. 12a, 10:31

Mikel Bildosola igerilari getxoztarrak 35 urtez gorako Europako errekorra gainditu du berriro ere 100 metro librean. Kirolariak 12 ehunekotan hobetu du kontinente-mailako marka: 50,01; aurreko errekorra ere berak egin zuen, 2021eko martxoan.

Mikel Bildosola Swim Camp Getxo Igeriketa taldeko kideak Europako errekor berria ezarri du 35-39 urte arteko 100 metro libreko frogan, 50,01-eko denbora eginda. Hala, orain hilabete Bildosolak berak Galdakaoko Master Sarian ezarri zuen aurreko markari 12 ehuneko kendu dizkio oraingoan, Castellon de la Planan egindako Espainiako Txapelketako Masterrean. Gainera, 100 Estiloetako Espainiako marka berria ere ezarri du getxoztarrak: 57,78: aurreko denbora segundo erdian hobetuta.

Orokorrean, Swim Camp Getxoko talde guztiak egindako lana goraipatzekoa izan da txapelketa horretan; besteak beste, Mikel Iriondok 50 bizkar, 200 bizkar eta 100 estiloen 40-44 adin tartean beste hiru urrezko domina eskuratu zituen; Francisco Berreteaga 100 tximeletan urrea eta 100 estiloetan brontzea lortu zuen, 45-49 adin tartean; Javier Etxebestek urre bat gehitu zuen 60-64 adin tartean 50 libreetan; eta Ibaik Elorriagak denboraldiko markak hobetu zituen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun