Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez, liburutegietako ikaslekuez gain, ikasleek jarduera soziokulturaletarako dauden aretoak erabili ahal izango dituzte ohiko ordutegian, baldin eta areto horiek tokiko elkarte edo erakundeek beste erabilera batzuetarako ez badituzte eskatu. Horrela, Villamonten 26 postu berri sortu ahal izango dira gehienez, eta Romon, aldiz, 24.
Ikasteko lekuak erabili gura dituzten pertsonek liburutegietan erabilera horretarako dauden postuak bete beharko dituzte hasieran, eta guztiak bete ondoren, beste gela batzuk irekitzeko eskatu beharko dute atezaintzan. Geletako atezaintza-taldeak gela horiek banan-banan irekiko ditu, bakoitzaren gehieneko edukiera osatu arte.
Plazak aurretik adierazitako epean egokituko dira, COVID-19 prebentzioaren arloan gaur egun aretoen erabilera-baldintzak alda ditzaketen arau-aldaketarik ez badago. Kasu horretan, Kultur Etxeak araudian izan ditzakeen ondorioak aztertuko ditu bere zerbitzuetan, eta neurri egokiak hartuko ditu.