Indarrean egongo diren neurriak
- Bainua hartzen dutenek zein paseoan dabiltzanek osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko (higienea eta maskarak) eta distantzia fisikoko (1,5 metrokoa) arauak errespetatu beharko dituzte.
- Joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara derrigorrean erabili beharko da eta ez da beharrezkoa izango bainua hartzean eta eremu zehatz batean (toallan ...), segurtasun-tartea (1,5 metro) errespetatu baldin badaiteke.
- Mugatu egingo da kirola (palak, futbola, boleibola...) arean egitea baldin eta marearen igoerak eremu hori murrizten badu eta horrek erabiltzaileen pasealekua oztopatzen badu.
- Gomendatzen da ez erretzea.
- Gomendatzen da hiru ordu baino gehiago ez egotea, ahalik eta pertsona gehienez disfrutatu ahal dezaten.
- Okupatze gomendioei arreta ipintzea gomendatzen da. Hondartzaren edukiera kontuz ibiltzeko modukoa denean, bandera laranja bat jarriko da egoera hori iragartzeko eta hareatza uzteko gomendatzeko.
- Segurtasuneko gehieneko edukiera gainditzen den unetan, Udaltzaingoak hondartzarako sarbidea itxiko du.
Oinezkoentzako eta ibilgailuetarako sarbidea
Beharrezkotzat jotzen den egoeratan, hesiak eta seinaleak jarriko dira Areetako, Ereagako, Arrigunagako eta Gorrondatxeko hondartzetarako oinezkoentzako sarbideetan, bideetako sarrerak eta pasabideen norabideak arautzeko, pilaketak saihesteko eta pertsonak errazago pasatzeko. Seinaleek sartzeko eta irteteko bideak adieraziko dituzte.
Beharrezkotzat jotzen denean ere, asteburuetan, barikutik domekara, 11:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara, Ereagako hondartzan, ibilgailuen sarbidea Punta Begoñako biribilgunean itxiko da, auto pilaketak ekidite aldera; baimendutako autoak (banaketa, egoiliarrak, hoteletako eta ostalaritza-establezimenduetako bezeroak) soilik pasatu ahal izango dira.
Era berean, eta iaz ezarrita geratu zen moduan, Begoñako eta Igeretxe/Txomintxuko biribilguneen arteko itzulerako erreiak itxita jarraituko du zirkulaziorako eta Ereagako jaitsieratik aterako da, oinezkoentzako leku zabalagoa izateko. Bertan aparka-bizi berriak jarri dira.