Udal teknikariek aztertu ostean, ezarritako gidalerroak betetzen direla egiaztatuta eta bat etorriz ezarritako prozedurargaz, baliozko ekarpenetatik abiatuta interes orokorreko zortzi proposamen zehaztu dira. Horiek udalerriko hainbat auzo eta hainbat arlo batzen dituzte, eta parte hartze izaerako aurrekontuen aurreko prozeduretan egin izan den moduan, Udalak gehienez milioi bat euroko partida bat gorde du parte-hartze izaerako aurrekontu horiei lotutako proiektuak egiteko.
Hautatutako proposamenak eta horiek egiteko aurreikusitako aurrekontua
Proposamena |
Gastua |
Parke bat estaltzea |
425.000 euro |
Berraktibazio soziokulturalerako programa berezia |
250.000 euro |
Gabriel Ramos Urangako parkea eta bidezidorrak hobetzea |
125.000 euro |
Kostaldeko pasealekuak hobetzea |
250.000 euro |
Fadurako trinketa margotu eta egokitzea |
20.000 euro |
Wifi sarbidea udalerriko hainbat puntutan |
20.000 euro |
Feminismoaren aldeko kontzientzia eta ekintzak sustatzea |
12.000 euro |
Udalerriko bide publikoen inbentarioa egin eta argitaratzea |
5.000 euro |
Nola parte hartu?
16 urtetik gora daukaten eta Getxon erroldatuta dauden pertsonek eta Udalaren erregistroan izena emandako elkarteen ordezkariek hautatutako proiektu guztiak baloratu eta puntuatu beharko dituzte (zortziak eta garrantziaren araberako hurrenkeran, beren irizpidearen arabera). Honako kanal hauen bidez parte hartu ahal izango da:
- Inprimakia bete eta Areetako eta Algortako Herritarren Arretarako Bulegoetan eskuragarri dauden kutxetan entregatuta, edo Fadurako kiroldegiko kutxetan, Villamonteko kultur etxean, San Nikolas liburutegian eta RKEn.
- Webguneko formularioaren bidez: www.getxo.eus/participa
- Inprimaki hori eskaneatuta bidali beharko da gobernuirekia@getxo.eushelbide elektronikora.
- Algortako, Areetako eta Bidezabalgo geltokien nahiz Andra Mariko kiroldegiaren inguruan jarri diren postontzietan inprimakia sartu.