Euskal Herriko musika eszenara itzuli da Afrika Bibang Emakumeak lanagaz. Bideoklipa grabatuta, abeslari algortarrak emakumeen eskubideen aldeko aldarria egin du abesti horretan, "inguratzen gaituen jendartearen ñabardurak biltzeaz gain, patriarkatuari kritika zorrotza egin eta emakumeen eskubideen arloan jarraitu beharreko bidea ulertzeko eta egiteko modu berri baterako oinarriak ezarri ditut".
Ikus-entzunezko berri horren bitartez aniztasuna, klase pribilegioak, generoa eta erlijioa mahai-gaineratu ditu artistak, besteak beste. Hori guztia, baina, edertasun bisualetik eta sinbolismotik edaten duen ikuspegi zaindu eta ironiko batetik abiatuta.