Dozenaka herritarrek babestu zuten atzo, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Romon egin zen manifestazioa. "1969-2021 Heteroaraua suntsitu" leloaren pean, ostadarraren eta trans banderek koloreztatu zituzten kaleak. Manifestazioagaz bukatzeko, irakurketa egin zuten, eta, besteak beste, sexu-orientazioa eta genero-identitatea askatasunean bizi ahal izateko oraindik bide luzea geratzen dela gogoratu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!