Neguriko Gernika parkean komun publiko berria jarri dute gaur, eguaztenean. Udalak azaldu duenez, udal-liburutegiek martxan jarritako Letren Terrazak egitasmoa irekitzeagaz batera ezarri dute azpiegitura, egungo ambigúaren barruan.
Komuna parkearen erabiltzaileen eskariari erantzungo dion instalazio bat da. Garaiotan jende asko ibiltzen da inguru horretatik, eta egitura berria bizi-kalitatea eta herritarren aldeko zerbitzuak hobetzeko beste urrats bat ematea da, Udalak azpimarratu duenez.
Gainera, laster lizitaziora aterako da bide publikoan beste bi bainu berri jartzea: bata modulu sinple bat izango da San Inazio parkean, eremu horri eta Basagoiti etorbideari zerbitzua emango diena, eta bestea, modulu bikoitz bat Galeako gotorlekuaren inguruan, Azkorrirainoko pasealekutik ibiltzen diren pertsonentzat, "bi tokiak ere oso jendetsuak izaten direlako".
Bestalde, Bizkaia Zubiko komun publikoen obrek erritmo onean jarraitzen dutela iragarri eta horien irekiera aurrerantzean jakinaraziko dela azpimarratu du Udalak.