Getxoko gazteek –18 eta 35 urte artekoak– ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko laguntza ekonomikoa eska dezakete daborduko, irailaren 13era arte. Hilean 450 euroko laguntza jaso ahalko du pertsona bakoitzak; horretarako, eskatzaileak 9.000 eurotik beherako diru-sarrera gordinak izan beharko lituzke. Subentzio txikiena, aldiz, 180 eurokoa izango da, 25.001 eta 39.000 euro arteko errenta dutenentzat, hain zuzen ere. Hori guztia, baldin eta alokairuak hilean 900 eurotik gorakoak ez badira.
Udalak 250.000 euro bideratuko ditu laguntzotarako. Informazio gehiagorako, hemen.