Estropadak

Arraun Lagunak eta Zierbena, garaile Getxon

Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 18:36
Zierbenakoak ikurrina eskuan. © TKE

Donostiako Arraun Lagunak eta Zierbena Bahias de Bizkaia arraun-taldeak lortu zituzten Getxoko estropaden ikurrinak, Euskotren eta Eusko Label ligetan, hurrenez hurren.

Euskotren Ligako estropadan, Arraun Lagunakek denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi zuen atzo, domekan, Getxoko Estropaden XIII. ikurrina irabazita. Hala, sailkapenean lehenengo postuan kokatu da, Orio Orialkigaz 19na puntuz berdinduta. Atzetik, Hondarribia Bertako Igogailuak-ek Donostiarra Lacturale berdindu du hirugarren postuan, biek 11na puntu dituzte. 

Eusko Label Ligari dagokionez, Zierbena Bahias de Bizkaiak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen atzo Getxoko Estropaden XLIII ikurrinen segundo eta erdiko distantzia irabazita Orio Orialki taldeari. Gipuzkoarrak Ohorezko Txandan nagusitu arren, ezin izan zuten bigarren txandako denbora hobetu. Sailkapen nagusiari begira, Zierbenakoek aldea murriztu dute Santurtzi T. y G. Aguadorekiko, eta hirugarren postuan dira 54 puntugaz. Go Fit Hondarribia hirugarren postuan iritsi zen atzo, eta sailkapen nagusian 56 puntu ditu; hala ere, Sotera lidergoan dago 63 puntugaz, atzokoan laugarren postuan helduta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun