Zenbateko hori aurten pandemiari aurre egiteko une bakoitzean hartzen diren neurriek Getxoko negozioetan duten eragina gutxitzeko zuzendutako milioi bat euroen zati dira. Etapa horretan 257 eskaera aurkeztu dira, eta horietatik sei ukatu eta hiru enpresak atzera egin dute.
Diru-laguntzaren abonua ordainketa batean egingo da, emandako zenbateko osoagaz, banketxe-transferentzia bidez, emateko ebazpena ematen den egunetik aurrera.
Enpresa onuradunen eta sektoreen profila
Enpresa onuradunak sektore hauetakoak dira: ostalaritza; gaueko aisia, epealdian itxita egon diren egunengatik; turismoko ostatuak (hotelak eta pentsioak); mediazioko turismo enpresak (bidaia agentziak, operadore turistikoak); turismo gidariak; garraio turistikoko enpresak; turismo aktiboko enpresak; eta Getxon lizentzia duten taxiak.
248 enpresatatik, 173k eskatu dute sektorea ixteagatik eta 75ek itxiera perimetralagatik. Hurrengo sektorekoak dira: ostalaritza, 173 (%69,8); taxiak, 43; turismo zerbitzuetako enpresak, 27 (%10,9), eta ostatuak, 5 (%2). 144 (%58,1) pertsona fisikoak dira, 75 (%30,2) pertsona juridikoak, eta 29 (11,7%) ondasun erkidegoak edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako elkarteak.