Diaz eta Cidek osatutako taldeak hirugarren markarik onena egin du finalerdian 6: 50.63ko denborarekin, Zeelanda Berria (6: 47.41) eta Errusiaren (6: 50.24) atzetik.
Virginia Diaz arraunlari getxoztarra lemazainik gabeko biko (W2-) finalerako sailkatu da Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan. Hala, Aina Cid kataluniarragaz batera, Raspas del Embarcadero klubeko kirolaria dominaren bat eskuratzeko lehian arituko da bihar, eguenean, 02:30etik aurrera.
Diaz eta Cidek osatutako taldeak hirugarren markarik onena egin du finalerdian 6: 50.63ko denborarekin, Zeelanda Berria (6: 47.41) eta Errusiaren (6: 50.24) atzetik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!