Atzo, eguenean, hasiera eman beharko zitzaien Algortako San Inazio jaiei. Hala ere, pandemia dela eta, aurten ere ezinezkoa izango da festak normaltasunez ospatzea. Hala ere, urte biotako hutsunea betetzeko asmoz, Algortako jai batzordeak hainbat bideo prestatu ditu azken urteotako momenturik onenak gogorarazteko eta datorren urteari begira jartzeko. Gaurkoan, kuadrillen jaitsiera ikusgai izango dugu!
2021 uzt 29 Getxo
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.