40 lagunek parte hartu dute Algortako Lagunarteko V. Triatloi oso herrikoian

Hodei Torres 2021ko uzt. 30a, 13:52

Gaur, barikuan, Algortako Lagunarteko Triatloi oso herrikoiaren bosgarren edizioa egin dute. Algortako Gazte Txosnak antolatuta, 40 neska-mutilek parte hartu dute norgehiagokan. Hona hemen jardunaldiak utzitakoak.

250 metro igeri egin ostean, bizikletaz 14 kilometro bete behar izan dituzte parte-hartzaileek. Ondoren, 2 kilometro korrika egin behar dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun