Egitaraua
Abuztuak 2, astelehena
- 18:00 Felix Arnaizi omenaldia (Romo Kultur Etxeko ekitaldi aretoan + streaming)
Abuztuak 3, martitzena
- 19:00-00:00 Mozorroen lehiaketa birtuala; gaia: goitibehera.
Argitara itzazue mozorrotutako argazkiak zuen goitibehera maketarekin batera sare sozialetan #ROMOKOJAIAK1 traola erabilita edo bidali erromokotxapelketak@gmail.com posta elektronikora ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 4, eguaztena
- 19:30 Txupinazo birtuala. Jai batzordearen sare sozialetan emango da.
Abuztuak 5, eguena
- 15: 00-18:00 Plater ireki birtuala.
Funtzionamendu-arauak:
Plater bat aurkeztu beharko da, gutxienez hiru osagai hauetako bi erabiliz: oilaskoa, arraina edo arroza.
Ezinbestekoa izango da platera egiteko bideo bat eta horren emaitza jasotzen duen argazki bat bidaltzea erromokotxapelketak@gmail.com helbidera eta sare sozialetan #ROMOKOJAIAK2 traola etiketatzea ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 6, barikua
- 17: 00-22:00 Mozorro-lehiaketa birtuala, gai librea.
Argitaratu mozorrotutako argazkiak sare sozialetan #ROMOKOJAIAK3-gaz edo bidali erromokotxapelketak@gmail.com posta elektronikora ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 7, zapatua
- 13:30 Putxerasen Masterclassa, La burra Salvaje, Urdin metal, Tudelilla eta Billares Barria tabernen laguntzagaz. Jai batzordearen sareetan emango da.
- 15: 00-18:00 Putxera lehiaketa birtuala.
Ezinbestekoa izango da putxeraren elaborazioari buruzko bideo bat eta azken emaitza jasotzen duen argazki bat bidaltzea erromokotxapelketak@gmail.com helbidera eta sare sozialetan #ROMOKOJAIAK4 etiketatzea ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 8, domeka
- 13:30 Tortillen Masterclassa, Baste Taberna, La Degus, Arrantzale Taberna, Topa, Iratxo eta Berriro tabernen laguntzagaz. Jai batzordearen sareetan emango da.
- 15:00-18:00 Tortilla lehiaketa birtualak
Ezinbestekoa izango da elaborazioari buruzko bideo bat eta azken emaitza jasotzen duen argazki bat bidaltzea erromokotxapelketak@gmail.com helbidera eta sare sozialetan #ROMOKOJAIAK5 etiketatzea ezarritako ordutegiaren barruan.