Pandemia bete-betean gaude oraindino, hala, Romo eta Pinuetako jai batzordeko kideek argi dute herritarren osasuna dela garrantzitsuena. Hori dela eta, elkarregaz lan egin eta gaur egungo egoera berrira egokitu dute euren jarduna. Diotenez, jaiek irauten duten astea "oso garrantzitsua" da auzotarrentzat. Izan ere, festek aisialdirako eta ondo pasatzeko baliagarriak izateaz gainera, auzoaren batasuna areagotzen dutela aldarrikatu dute: "Harremana estutzen laguntzen digute, bai eta partekatzen ere".
Egitaraua
Abuztuak 2, astelehena
- 18:00 Felix Arnaizi omenaldia (Romo Kultur Etxeko ekitaldi aretoan + streaming)
Abuztuak 3, martitzena
- 19:00-00:00 Mozorroen lehiaketa birtuala; gaia: goitibehera.
Argitara itzazue mozorrotutako argazkiak zuen goitibehera maketarekin batera sare sozialetan #ROMOKOJAIAK1 traola erabilita edo bidali erromokotxapelketak@gmail.com posta elektronikora ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 4, eguaztena
- 19:30 Txupinazo birtuala. Jai batzordearen sare sozialetan emango da.
Abuztuak 5, eguena
- 15: 00-18:00 Plater ireki birtuala.
Funtzionamendu-arauak:
Plater bat aurkeztu beharko da, gutxienez hiru osagai hauetako bi erabiliz: oilaskoa, arraina edo arroza.
Ezinbestekoa izango da platera egiteko bideo bat eta horren emaitza jasotzen duen argazki bat bidaltzea erromokotxapelketak@gmail.com helbidera eta sare sozialetan #ROMOKOJAIAK2 traola etiketatzea ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 6, barikua
- 17: 00-22:00 Mozorro-lehiaketa birtuala, gai librea.
Argitaratu mozorrotutako argazkiak sare sozialetan #ROMOKOJAIAK3-gaz edo bidali erromokotxapelketak@gmail.com posta elektronikora ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 7, zapatua
- 13:30 Putxerasen Masterclassa, La burra Salvaje, Urdin metal, Tudelilla eta Billares Barria tabernen laguntzagaz. Jai batzordearen sareetan emango da.
- 15: 00-18:00 Putxera lehiaketa birtuala.
Ezinbestekoa izango da putxeraren elaborazioari buruzko bideo bat eta azken emaitza jasotzen duen argazki bat bidaltzea erromokotxapelketak@gmail.com helbidera eta sare sozialetan #ROMOKOJAIAK4 etiketatzea ezarritako ordutegiaren barruan.
Abuztuak 8, domeka
- 13:30 Tortillen Masterclassa, Baste Taberna, La Degus, Arrantzale Taberna, Topa, Iratxo eta Berriro tabernen laguntzagaz. Jai batzordearen sareetan emango da.
- 15:00-18:00 Tortilla lehiaketa birtualak
Ezinbestekoa izango da elaborazioari buruzko bideo bat eta azken emaitza jasotzen duen argazki bat bidaltzea erromokotxapelketak@gmail.com helbidera eta sare sozialetan #ROMOKOJAIAK5 etiketatzea ezarritako ordutegiaren barruan.