Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19 agerraldia atzeman du Getxoko San Esteban egoitza-zentroan, eta hamar kasu aurkitu dituzte: zortzi erabiltzaile eta langile bi. Azaldu dutenez, barikuan, abuztuaren 6an jasotako PCR proben emaitzen bidez atzeman dituzte kasuok; den-denak txertatuta daude, ez dute sintomarik eta egoitzan daude. Gaur egun, EAEko 9 zentrotan daude kutsatutako pertsonak.
2021 urr 05
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.