Espainiako gurpil-aulkiko saskibaloiko taldeak bigarren garaipena lortu du Tokioko Paralinpiar Jokoetako bigarren partidan. Asier Garcia jokalariaren jokoa eta, batez ere, lortutako 23 puntuak garrantzitsuak izan dira partida irabazteko.
Espainia A Multzoko liderra da, Hego Korea eta Kanada mendean hartu ondoren, baina Turkia, Kolonbia eta Japonia gainditu beharko ditu hurrengo faserako sailkatzeko.