Azkorri inguruak aparkaleku "erraldoi" bat bilakatu ziren joan den aste-akabuan. Kotxeek berdegune osoa inbaditu zuten, eta hainbat auzokidek deitoratu dutenez, Getxoko Udalak ez zuen ezer egin hori ekiditeko. Are gehiago, salatu dute jende askok ebazpen judizial batek ilegaltzat jo zuen biribilgunea erabili zuela landetara sartzeko.
Azkorri inguruak gaur, naturgunea kotxeen eremu inoiz baino gehiago. Noiz arte horrela, @GetxoUdala ? pic.twitter.com/Zd8MJdJnJC
— Azkorri Bizirik (@AzkorriB) September 5, 2021
"Hori egin dutenek besteekiko begirunerik ez dutela erakutsi badute ere, eta hori irmoki salatu nahi dugu, are salagarriagoa da Udalaren jarrera, oinarrizko eskubideak eta legedi osoa urratu zitezela onartu zuelako, Udaltzaingoari dei ugari egin zitzaiolako eta ez zutelako ezer egin", protestatu du Azkorri Bizirik talde ekologistak.
Udalaren "utzikeria" horretaz nazkatuta, datorren domekan, hilaren 12an, talde ekologistako kideek auzolana egingo dute "Udalak egiten ez duen lana egiteko". Azaldu dutenez, gero, gastuen "faktura" pasako diote gobernu-taldeari. Era berean, Azkorriko babesteko eta denon ongizatearen alde lan egiteko eskatuko diote.
#Auzolana Azkorrin domeka honetan, 8etatik 13etara, naturgunea babesteko eta materiala saltzeko. #Saniko -n ere barikuan 19-21 #InesBermejo artistak sortutako kamisetak & poltsak eskuragarri pic.twitter.com/BVvZAnGrAa
— Azkorri Bizirik (@AzkorriB) September 9, 2021