Asteburu honetan ospatu behar ziren Mesedeetako Amaren jaiak bertan behera uzteko eskatu du Amaia Agirre Getxoko alkateak. Aurreko asteburuetako gertakariak ekiditeko, jaiak ohiko formatuan ez direla ospatuko gogoratu du Agirrek. Iragarri duenez, asteburuan Udaltzainek, Ertzaintzagaz lankidetzan, COVID-19aren araudia betetzen dela ziurtatuko dute
“Getxok beste urtebete itxaron beharko du Mesedeetako jaiak ohiko formatuan ospatu ahal izateko. Nahiz eta datuak hobetu, zentzuzkoena eta zuhurrena dela uste dugu. Herritar guztien, elkarteen, gazte zein nagusien lankidetza eta inplikazioa eskatzen dugu, osasun arriskua ekar dezaketen jarduerak ekiditeko", adierazi du alkateak.