Gaur, martitzenean, Seven Seas Splendor ontzia porturatu dute, 304 bidaiari dituela. Turista horien % 77 AEBetakoak dira, eta % 15 britainiarrak. Donibane Lohizunetik dator, eta 17:00etan abiatuko da Coruñara (Galizia).
Eguenean, gurutzaontzi bi etorriko dira gurera, oraindino baieztatu gabe dagoen bidaiari kopuru bategaz. Marina izenekoa 10:00etan helduko da, eta Borealis, aldiz, 11:00etan porturatuko dira.
Barikuan, Seaventure de Viva Cruises izango da gurean, eta domekan, azkenik, Regal Princess.