Uztailean, Espainiako Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu zituen Sopelan, joko-aretoen aurka egindako protestetan parte-hartzea leporatuta. Agenteak laugarren pertsona baten etxean egon ziren, baina hau ez zuten atxilotu, daborduko, Ertzaintzak beraren aurkako ikerketa-prozesu bat abiatuta zeukalako.
Hain zuzen ere, laugarren pertsona hori izango da astelehenean, hilak 25, Getxoko epaitegian deklaratzera deituta dagoena. Zapustuk elkarretaratzea deitu du egun horretako 09:15ean, epaitegi aurrean, herri-mugimenduaren aurka poliziak egindako jazarpena salatzeko eta elkartasuna adierazteko.