2021/12/03 19:00

Musika

Kontzertua: Benito Lertxundi

Kontzertua: Benito Lertxundi
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Euskararen eguna ospatzeko, Benito Lertxundi euskal kantan aitzindari garrantzitsuenetakoaz gozatuko dugu, gure lurreko nortasun ikur ospetsu eta maitatuenetariko bat; Lertxundi, gehien bat, gizatasun, sentiberatasun eta biluztasunez betetako abestiren artisau zoragarria da. Orioko artistak abestiaren barruan bere burua aurkitzea bilatzen du eta modu horretan harrapatzen gaitu sakon sakonetik, gu bere sentimenduen zuzeneko partaideak bihurtzen.

Hizkuntza: euskara

Sarrerak: 18€

Sarrerak salgai abuztuaren 16tik aurrera

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun