Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Jone Uria bigarren gelditu da eta Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela

Erredakzioa 2021ko abe. 20a, 06:25

Nerea Ibarzabalek irabazi zuen Jone Uriaren kontrako buruz-burukoa. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Joan den zapatuan, hilaren 18an, izan zen Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi diete txapela Ibarzabali, Jone Uria getxoztarraren kontra buruz-burukoa jokatu ondoren.

Bete-bete egin zen zapatu arrastian Bilboko Bilbao Arenan jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Ia 4.000 lagun elkartu ziren zortzi bertsolarien lana entzutera.

Bertsolariek hainbat ariketa egin zituzten; lehenengo atala amaituta, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu zuten puntu gehien batzea, eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi zuen txapela Joseba Etxebarriaren eta Moises Enbeitaren eskutik.

Horrela geratu zen sailkapena:

Gai-emaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Idoia Anzorandia Kareaga aritu ziren. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun