Osasungintza publikoa defendatzeko elkarretaratzeak egin dituzte lehen mailako arretako osasun zentroetan

Hodei Torres · Ander Zarraga 2021ko abe. 22a, 18:37

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte gaur, abenduaren 22an, lehen mailako arretako osasun zentroetan. Protesta horren bitartez, lehen mailako arretaren egoera txarra salatu eta osasungintza publikoaren defentsa aldarrikatu gura izan dute.

Eguerdiko elkarretaratzeez gainera, arrastirako deialdiak ere egin dituzte sindikatuek:

  • Erandion, 19:30ean herritar guztiek parte hartzeko deialdia egingo dute Altzagako metro geltokian.
  • Gorlizeko anbulatorioan, 19:30ean.
  • Leioan, 19:00etan, anbulatorioaren aurrean.
  • Getxon, Bidezabaleko osasun zentroan, 19:30ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun