Kultur etxeen kasuan, neurria eremu guztietan ezarriko da, erabilera anitzeko aretoak eta RKEko areto nagusia barne. Ikastaro eta tailerretarako aretoek ezin badituzte hartu izena eman duten pertsona guztiak, Kultur Etxeak edukiera handiagoko guneak bilatuko dituela iragarri du. Jarduera horien garapena errazte aldera, Kultur Etxeak, beharrezkotzat jotzen badu, areto-lagapenak bertan behera utziko ditu araua indarrean dagoen bitartean.