Sarek deituta, herriz herri, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak egin zituzten joan den zapatuan, hilaren 8an, Euskal Herri osoan. Uribekostarrek Bilboko mobilizazioan parte hartzeko deia zuten; hala ere, Itzubaltzeta/Romo-Areetakoek manifestazioa egin zuten herrian. Horiek azaldu dutenez, 200 lagunetik gora mobilizatu ziren euskal presoak etxeratzeko prozesua bultzatzeko.