2022/01/15 10:30

Ikastaroak eta tailerrak

LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)
Ingurumen Aretoa, Getxo

Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez, parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko.Espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi xume bat, etxera eraman ahal izango dituztenak. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara . Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun